Parte-hartze Eskola (PE) Portugaleteko Udalaren ekimenez sortu da, herritarren topaketa bitan horretarako errekerimendua jaso ostean. Topaketa horietalo lehena “Hitz egin beharra daukagu” izan zen, 2012ko urriaren 6an egina; bigarrena, berriz, “Neurriak hartzen” izenekoa izan zen eta 2013ko apirilaren 24an egin genuen. Udalak berebiziko interesa duelarik herritarren eta erakundearen artean komunikabide berriak ezartzeko, PEk lotura izan nahi du parte-hartzearen aldeko udal politikaren eta ekintza zehatzaren artean.

 

PEren inguruko oinarrizko kontzeptuakPEren inguruko oinarrizko kontzeptuak

Eskola izaki, parte-hartzearen pedagogia egin nahi du eta arlo horretan egin eta ikasitako guztia ordenatu. Halaber, jakina, ikastaroak, lantegiak eta ekitaldiak antolatuko ditu parte-hartzearen inguruan; horretaz gain, inplantazio esperientzia pilotoak egingo ditu eta parte-hartzearen arloko jardunbide egokiak bilduko ditu, batez ere Toki  Administrazioan aritzeko. Eskolak eskura dituen baliabideak erabiliko ditu; hortaz, Parte Hartze eta Gizarte Berrikuntza Sailak koordinaturik, Frankie taldearen bitartez kudeatuko da, osatzen duten langileek, hainbat udal sailetakoek, euren eragin aldeetan bultzatzen baitituzte parte-hartzearen aldeko jardunbideak. Urtero gida-plana landuko du, lehentasunak ezartzeko eta estrategia, helburu, ekintza eta adierazle bilakatzeko. PEk nolabait antolatu, egituratu egingo du  parte-hartzea eta parte-hartzearen pedagogia ere egingo du, ikasitakoak esperientzia positiboak ekar ditzan. Dena delarik, hau kontu mamitsu eta alderdi anitzekoa izanik, esperimentazioaren eta sorkuntzaren eremuan jardun behar dugu ezinbestez.

Helburuak

Eskolak bultzatzen duen parte-hartzearen helburua: herritarren arazoak konpontzea eta bizi-kalitatea hobetzea.

Portugaleteko PEren eskema

Portugaleteko PEren eskema