PortugaleteON erabiltzeko funtzionamendua eta jarraibideak

 

PortugaleteOn, Portugaleteko Udalak herritarren parte-hartzea bultzatzeko duen lineako kanala dugu.

Helburu du Udalak bultzatzen dituen herritar-prozesu partizipatiboak, aurrez aurrekoak, hain zuzen, osatzea. Halaber, herritarren parte-hartzeari buruzko pedagogia egin nahi du udalerrian.

Eztabaidak eta kontsultak irekitzeko tokia ere bada Portugale0N. Gainera, herritarren parte-hartzerako prozesuei buruzko informazioaren berri ematen du. Berebat, herritarren proposamenak biltzeaz gain, gaiari buruzko albisteak eta ekitaldiak ere hedatzen ditu. Parte-hartzeari buruzko lantegiak eta jardunbide onak ere zabaltzen ditu.

1. EGIN PROPOSAMEN BAT

Nola?

Proposamena egiteko galdetegi txiki bat- ez da erregistro bat- bete beharko duzu.

Jar iezaiozu zure proposamenari izenburu bat, testu bat edo deskribapen txiki bat. Nahi baduzu, atxiki iezaiozu argazki bat.

Zure proposamena helbide elektronikoz jasoko dugu. Erabilera-arauak betetzen baditu eta errespetuzkoa bada, alta emango diogu beste erabiltzaileek ere ikusteko aukera izan dezaten.

Behin proposamena azterturik, Udalak eztabaidagai bihurtuko du herritarrek iritzia eman dezaten.

Orobat, Portugalete hobetzeko proposamenak, ideiak edo iradokizunak eman ditzakezu. Ekarpenok udal sail berariazkoei bideratuko zaizkie.

2. DEBATEAK

Portugaleteko Udalak denboraldi jakin batez ere debateei ekin diezaieke; hala erabaki duelako edo herritarren eskariari erantzun nahi diolako. Edozein modutan ere, herritarrek parte hartzeko parada izango dute iritzia emanez, eztabaidatuz eta erabakiak ere hartuz.

Nola?

Prozesu zein debateetan parte hartzeko, 14 urtetik gorakoa izan beharko duzu eta bizitokia Portugaleten eduki. Hortaz, Udal langileek aurreko guztia egiazta dezaten, aurrez erregistratu beharko duzu debate bakoitzarekin gaitzen den esteka baten bidez edo PARTICIPAren bidez.

Debateren bati ekin baino lehen, zure erregistroa egiten baduzu, edozein prozesu, debate edo galdeketari buruzko unean uneko informazioa jasoko duzu.

3. UDALAK GALDETZEN DU

Portugaleteko Udalak denboraldi jakin batez ere galdeketei ekin diezaieke; hala erabaki duelako edo herritarren eskariari erantzun nahi diolako. Edozein modutan ere, herritarrek parte hartzeko parada izango dute iritzia emanez, eztabaidatuz eta erabakiak ere hartuz.

Nola?

Herritar-galdeketetan parte hartzeko, 14 urtetik gorakoa izan beharko duzu eta bizitokia Portugaleten eduki. Hortaz, Udal langileek aurreko guztia egiazta dezaten, aurrez erregistratu beharko duzu debate bakoitzarekin gaitzen den esteka baten bidez edo PARTICIPAren bidez.

4. AGENDA

Agendak ekitaldi, ikastaro edo jardueren zabalkundea egiten du, aurreko guztiak Portugaleteko herritarren parte-hartzeari lotuak daudelarik.

Harpidetza egiten baduzu, unean uneko informazioa jasoko duzu.

ALBISTEAK

Portugaleteko herritarren parte-hartzeari lotuak dauden albisteak argitaratzen dira. Banner nagusian lau ekitaldi agertu ohi dira, aldian-aldian aldatuz doazenak, hain justu ere.

5. BUKATUTAKO PROZESUAK

Biltegi historikoa dugu non burututako parte-hartzerako prozesuak, debateak eta galdeketak bilduta baitaude. Bertan, prozesuen emaitzak, txostenak, oroit-idazkiak eta agiriak izango dituzu erakusgarri.

6. BATZORDE SEKTORIALAK

Atal honetan ikusiko duzu zein diren Portugaleteko Udalean herritarrek aurrez aurre parte hartzen duten batzorde sektorialak.

7. PARTE-HARTZE ESKOLA

Herritarren parte-hartzeari buruzko pedagogia egiteaz arduratzen da. Horretarako, gai horri dagozkion ikastaroak, lantegiak eta ekitaldiak antolatzen ditu jardunbide onak sustatzearekin batera.

Era berean, harpidetza egiten baduzu gizarte-sareetan unean uneko informazioa jasoko duzu.

Webgune honi buruzko zalantzarik baduzu, jo ezazu participacion@portugalete.org helbidera.

 

 

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian, jakin ezazu zeure datuak “Herritarren Parte-hartzea” izeneko fitxategian sartuko direla, fitxategi horren ardura Portugaleteko Udalari dagokiola eta helburu duela herritarren parte-hartzea bultzatzeko Portugaleteko Udalak proposatu edo antolatzen dituen jarduera, bitarteko edo topaguneetako pertsonen edo entitate erabiltzaileen erregistroa egitea. Nolanahi ere, interesdunak une oro eskuratu, zuzendu edo baliogabetu ahal izango ditu bere datuak Portugaleteko Udalaren Erregistro Nagusian (Solar plaza z.g. – 48920 Portugalete).