Parte-hartzea aipatzen dugunean, erakunde arloko parte-hartzeaz ari gara; parte-hartze instituzionalaz, alegia, Udalak berak sustatutakoaz. Hala eta guztiz, herritarren ekimenak ere kontuan hartuko ditugu, horrelakoak ere garatu behar baitira erakundearen barnean. Era berean, gure helburua ez da parte-hartzeko prozesuak eraginkorrak izatea, baizik eta herritarren arazoak benetan konpontzea.

PEren praktikak, beraz, parte-hartze instituzionalaren zikloari dagozkio. Ziklo horrek agerian jartzen digu zein ekimen jarri ahal eta behar ditugun abian:

Parte-hartze instituzionalaren zikloa

Parte-hartze instituzionalaren zikloa, arras balagarria arloko hainbat praktika sailkatzeko.

  • Partaidetza pedagogia

  • Partaidetza

    Agendari lotutako ekimenak: Udalak zer egingo duen eta zeri emango dion lehentasuna. Kontua da diagnostikoaren berri den-denei ematea eta den-denek eduki dezatela eskubidea, arazoen zerrendari eta beharrizan eta lehentasunei zerbait gehitzeko.

Gauzak egiteko moduari begirako ekimenak. Asmoa da herritarrek sormenezko ekarriak egin ditzatela, konponbideak adimen kolektibotik etor daitezela, herri politikak denon sorkuntza izan daitezela.

Erabakiak praktikan jarri ahal izateko ekimenak. Udalak herritarren elkarlana bultzatu eta nabarmendu egingo du, herritarrek boluntariotzaren edo beste praktika batzuen bitartez parte har dezaten, gizarte balioa sortze aldera.

Parte hartzeko hiru ekimen mota horietaz gain, bosgarren bat gure jardunaren inguruko komunikazio eta elkarrizketari dagokio. Herritarrei informazioa eskaini behar diegu, bai, baina urrats bat haratago eginda, denek parte hartu behar dute elkarrizketa ireki eta zabal batean, dauden zerbitzuak eta herritarren arretakoak elkartuta. Entzuketa aktiboa egin behar dugu, herritarrek zer esango adi; aldi berean, nolabait bermatu behar dugu herritarren eskaerak erantzun egokia duela.

 

  • Ebaluazioa

Ebaluazioari begirako ekimenak. Kontuak ematekoak dira eta bide ematen diete herritarrei Udalak egiten duenari adi egoteko. Gardentasuna nagusi da ekimenotan.