Partekatu
24/12/2014

JOLASPLAZA

Jolasplaza haurrekiko prozesu parte-hartzailea da. Zortzi eta hamaika urte bitarteko 23 haur, elkarlanean, Portugaleteko Mateo Hernández Maisuaren plazako jolasgunea diseinatzen aritu dira. Portugaleteko Udalaren Gizarte Parte-Hartze eta Berrikuntza Sailak, Hirigintza eta Lan Sailek bultzaturiko egitasmoa dugu hau. Horietaz gain, Zaramari enpresaren laguntza ere izan dugula gaineratu behar da. Izan ere, jardun du gurekin arkitektura eta Arkitente eskolak elkarrengana uztartzeko egitasmoaren barruan. Orobat, umeek jolaserako espazioen eta hiriaren inguruan zer behar funtzional dituzten entzuteko eta balioesteko aukera bat izan da.

 

Jolasplaza egitasmoak urrats nabarmengarriok izan ditu:

   2014ko maiatz eta ekainean, haurrei gonbit egin genien egitasmoan parte hartzeko eta izena emateko.

   Ekainaren 30etik uztailaren 10era bitartean, haurrekiko lantegia egin genuen Antonio Trueba ikastetxean. Haurrak obra ikustera joan ziren eta Udal teknikariekin ere jardun zuten.

   2014ko uztailaren 10ean, haurrek diseinaturiko maketa Udal arduradunei aurkeztu zitzaien.

   Irailaren 25ean, haurren proposamena eta Udalarena adosteko saioa egin genuen.

   2014ko abenduan, plazako jolasgunearen muntaketa-lanak egingo dira eta gero, inaugurazioa izango da.

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko