Partekatu
06/06/2017

HABITATTAK

Zer da?

Habitattak partaidetzazko proiektua da, ikasleen taldeak inplikatzen ditu eta Portugalete arakatzea, (ber)ezagutzea eta (ber)interpretatzea du helburu.

Teknologien erabileran oinarritutako trebakuntza artistikorako dinamiken bitartez, parte-hartzaileek behar beste jakintza lortuko dituzte, lurraldearen mapa egiteko, euren habitaten adierazgarri diren ikus-entzunezko narrazioak sortzeko eta ikasgeletatik kanpo ikaskuntza ez-formaleko jarduera berrien bidez saiakuntzak egiteko.

Artisten gidaritzapeko trebakuntza-prozesuan, zenbait metodologia eta tresna digital erabiliko dira (webgunea, telefono mugikorrak eta aplikazioak) grabatzeko eta batera sortzeko tresna moduan, ikaskuntza informaleko estrategien zein gazteek ikasgelatik kanpo garatutako trebetasun digital berrien bidez egingo dira saiakuntzak eta parte-hartzaileek lurraldearen inguruan duten begirada erakutsiko da.

2017ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatutako proiektu bat da. Parte-hartzaileak Portugaleteko Zunzunegi BHI Institutuko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal institutuetako ikasleak izan ziren. Guztira hirurogei gaztek parte hartu zuten.

Prozesuaren emaitzak eta proiektuari buruzko film-dokumentala hementxe dago eskuragarri: http://www.habitattak.org/


Iruzkina moderazio itxaron-zerrendan dago

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko