ARTIFIZIOAK
Bisitaldi gidatua Historiagunea edertzeko esku-hartze artistikoak aurkezteko

Artifizioak herritarren parte-hartzerako prozesu bat da helburu duelarik Portugaleteko Historiaguneari irudi berria ematea gaur egungo itxura eraldatuta.
Horretarako, Ibon Garagarza, Mertxe Périz, Jorge Rubio eta Sonia Rueda artistek egin dituzte arte arloko esku-hartze batzuk, Portugaleteko Zunzunegi BHIko Arte-Batxilergoko ikasle eta irakasleen laguntzarekin batera.
Proiektuaren sustatzailea Portugaleteko Udala da eta Historiagunea Biziberritzeko Plan Estrategikoaren barruan (2014)dago. Trocóniz Santacoloma Fundazioaren eta Surposaren lankidetza izan du.

Iruzkina moderazio itxaron-zerrendan dago

Zeure ahotsa entzutea nahi al duzu? Sartu behar duzu iruzkina egiteko